Skip to main content

Arabako adinekoen egoitza pribatuetan ere lanuzteak egin dituzte

Saioak

2020, urr. 07 - 15:10
Atzo Gipuzkoako zahar etxeetan egin zuten greba, gaur, berriz, Arabako adinekoen egoitza pribatuetan. Langileek, beste behin, lan-baldintza eskasak dituztela salatu dute, eta lan hitzarmen kolektibo duina eskatu diote Arabako Foru Aldundiari. Eusko Jaurlaritzak, ordea, %100eko gutxieneko zerbitzuak jarri ditu. Horrekin greba eskubidea urratu du Jaurlaritzak LAB eta ELA sindikatuen iritziz.
Hamaika Telebista