
Artekale
Gutxik jartzen du zalantzan bideojokoen sektorea hazten ari dela etengabe. Testuinguru horretan, eta kontuan hartuta gazteak direla jokoen erabiltzaile nagusiak, Game Erauntsia elkartea bideojokoak euskarara ekartzeko ahaleginetan ari da 2014tik. Horretaz gain, musikaz ere arituko gara aste honetako Artekalen.
Sormene Galdakaoko sortzaileen plazara hurbildu gara aste honetan. Astelehenetik da martxan jaialdi berria eta asteartean, Imanol Epelde irakasle, blogari, idazle eta musikariak literatura tailerra eskaini zien goizez Galdakaoko ikasleei. Artekale bertan izan zen eta Epelderekin hitzartzeaz gain, Gotzon Barandiaran jaialdiaren antolatzaileetako batekin aritu ginen ekimenaren erronkez.
1995eko abenduaren 15ean ireki zituen ateak Bizkaiko hiriburuko euskalgintzarako arnasgune bilakatu den Kafe Antzokiak. Ordutik, 7.200 ekitalditik gora antolatu dituzte bertan, kontzertuak eta bestelako ikuskizunak, esaterako. Sormene Galdakaoko sortzaileen plazara hurbildu gara aste honetan. Astelehenetik da martxan jaialdi berria eta asteartean, Imanol Epelde irakasle, blogari, idazle eta musikariak literatura tailerra eskaini zien goizez Galdakaoko ikasleei. Horretaz gain, Mirari Martiarenarekin hitz egin dugu 'Luze edo motz' ikuskizunari buruz.
Ikusi Artekale saio guztiak hemen!
Aste honetako Artekalen, ezinbestean, Durangora begira jarriko gara liburu eta disko azokaren 55. edizioa bukatu berritan. Horrekin batera, kulturari plazak eskaintzeko ekinean diharduten beste zenbait eragilerekin bildu gara aste honetako osatzeko. Alde batetik, Galdakaoko Sormene jaialdiaren aurkezpenean izan ginen, bestetik, Tracking Bilbao jaialdiko antolatzaileekin bildu gara ere. Igandean abiatuta kultura digitalaren jaialdiaren 8 edizioa ospatuko da.
Artekale saio guztiak ikus ditzakezue hemen.
Kultura digitalaren jaialdiak hainbat ekitaldi antolatu ditu abenduaren 13tik 19ra bitartean Bilborock, BBK Aretoan eta Sarean espazioan. Besteak beste, hiztaldiak, mahainguruak, telesailen estreinaldiak, bakarrizketak eta kontzertuak programatu ohi dituzte Tracking-en eta aurten, pandemiak lana zaildu badie ere, proposamenari eutsi diote. Hemen ikus dezakezu Artekale saioa osorik.
Bernardo Atxaga idazlea izango dugu aste honetako Artekale saioko protagonista. Asteasuarrak bere azken eleberria argitaratu eta urtebete ingurura, haurrei zuzendutako Ate Pank eta Ate Punki ipuina kaleratu berri du. Beste hainbat gai ere biltzen ditu gaurkoak; besteak beste, Jokoteknia euskal bideojokoen jardunaldiaren hirugarren ediziora bertaratu ginen. Halaber, Pirritx Porrotx eta Marimototsen Amaren Intxaurrak proiektua, Iruñean ikusgai dagoen Afrotopia erakusketa eta Gaztezulok argitaratutako Kantu eskukadak ilustrazio liburua ere aurkeztuko dizkizuegu.