Image

Artekale

Ipuin-kontalarien egoera aztergai

Kulturaren sektorea aldatu egin du koronabirusak. Hainbat sortzaile eta eragilek pandemiak sortutako egoerara moldatu dute euren eskaintza eta sektore horietako batez arituko gara aste honetan Artekalen. Ipuin-kontalariez ari gara. Asteotan, hainbat ikuskizun eskaini dituen Izaskun Mujikak azaldu digu zenbateraino diren ezberdinak saio presentzialak eta internet bidezkoak. Horrez gain, Naiz Kontzertuak ekimena, San Telmo museoaren Novis Corpus online erakusketa eta mundu osoko komikigileek koronabirusaren harira sortutako hainbat lan ere bildu ditugu aste honetan.

Izaskun Mujika (Ipuin-kontalaria): “Hasieran online bidezko formatua SOS formatu bat izan zen, baina beharbada geratzeko etorri da”

COVID19ak behartuta internet bidez eskaini ditu Izaskun Mujika bere ipuin kontakizunak, Donostia Kulturaren eskutiko edota Ahoz-aho ahozkotasunaren jaialdiaren eskutik, esaterako. Bere ustez, geratzeko heldu den formatua izan daiteke baina argi du denok izango dugula kultura zuzenean kontsumitzeko beharra.

Joxe Mari Sors (Euskal Editoreen Elkartea): “Beti bezala, eta Euskal Herrian ohitura dugu, elkarlanean egin beharko dugu aurrera”

Liburugintzaren sektoreaz aritu gara Joxe Mari Sors Euskal Editoreen Elkarteko presidentearekin. 2008ko krisitik oraindik atera gabe zegoen industriak bigarren kolpe gogorra jaso du konfinamenduagatik eta elkarlana izango da berreskurapenerako giltza, Sors-en ustez.

Kulturaren egoera aztergai

Aste honetan, Artekalen, antzerkiari helduko diogu gure elkarrizketan. Horretarako Iñaki Ziarrusta Atx teatroa konpainiako kidea gonbidatu dugu eta itxialdiak kulturan ekarri duen krisiaz solastu gara berarekin. Honekin batera, Bernard Clement argazkilari iruindarraren online erakusketa erakutsiko dizuegu eta bukatzeko, Errekaleor ezagutzera gonbidatuko zaituztegu. Bertan, auzolanaren eta artearen bitartez, auzo oso bat berpiztu dute, Gasteizen.

Gaizka Izagirre (Gaztezulo): "Ez dut esango telesail gehiegi dagoenik, baina gehiegi ikusi nahi ditugu"

Konfinamenduak jendearen eguneroko erritmoa geldiarazi du; ordu asko igaro behar izan ditugu etxean, eta herritarrek aisialdirako beste aukera batzuk aurkitu behar izan dituzte. Zentzu horretan, telesail eta filmen streaming bidezko plataformek garrantzi handia izan dute, daukaten eskaintza zabalagatik. Gaizka Izagirre Gaztezuloko zuzendariak ondo ezagutzen du eskaintza hori eta gomendioak ematearekin batera, ikus-entzunezkoen sektorearen inguruko bere ikuspegia eman digu koronabirusak kolpatu gaituen honetan.

Etxetik ere kulturak fruituak ematen jarraituko du

Udaberriaren hasierak etxean harrapatu gaitu, baina kalean loreak hazi diren bezala, gure kulturgileek etengabe eskaini dute euren sorkuntza etxetik. Halaxe, etxetik, Artekalen bilduko ditugu gure kulturaren azken berriak. Aste honetan Jose Luis Zumeta margolaria, Barricadaren lehen kontzertuaren 38. urteurrena eta Maiatzaren Lehena artearen ikuspegitik.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image