Caostica jaialdiak 17. edizioa ospatuko du Bilbon
Artekale
2003. urtetik ospatzen da Caostica laburmetrai eta bideoklipen jaialdia. Urtero, ikus-entzunezko obrarik transgesoreenak biltzen saiatzen dira antolatzaileak gero eta garrantzi handiagoa hartu duen jaialdi honetan. Nitya Lopez-ek eman dizkigu jaialdiaren zehaztapen guztiak. Bestetik, 'Muga deitzen da pausoa' filmearen zuzendari den Maider Oleagarekin eta 'Zer gertatu zitzaion Ana Garciari?' antzezlaneko Aritz Mendiola aktorearekin bildu gara haien lanetaz gehiago jakiteko.