Euskal kultura loratuko da Bilboko udaberrian zazpigarrenez, Loraldiaren eskutik
Artekale
Loraldia jaialdiak Bilboko aretoak euskal kulturaz beteko ditu datozen asteetan. Asteartean eman zioten hasiera Itsas museoan eta hilaren 28ra bitartean luzatuko da kultur diziplina anitz eskainiko dituen egitarau zabala. Hain zuzen, zazpi zutaberen gainean altxatuko da jaialdiaren 7. edizioa. Musika, literatura, antzerkia, dantza, bertsolaritza, irudigintza eta zinema. Horekin batera, kabaretak eta rol jokoek ere tarte bat izango dute zenbait emanalditan.