
Gazte Konpainia, "Naparra. Kasu irekia" liburua, zinema eta Jon Cazenaveren "Galerna" erakusketa
Pabellon6ren laguntzarekin baina funtzionamendu erabat autonomoarekin jardungo du Gazte Konpainiak hemendik aurrera eta bertako kide Aitor Echarte eta Alazne Astorgak hartu gaituzte konpainiaren egoitza inauguratu berrian. Literaturak, argazkilaritzak eta arteak ere zer esana eman dute egunotan Euskal Herriko kulturgintzan. Jon Cazenave argazkilariaren “galerna” erakusketaren, “Lemoiz gelditu” muralaren eta Jon Alonsoren “Naparra. Kasu Irekia” liburuaren berri bildu dugu Artekalen, besteak beste.