Dokumentala: Neskatoak
Bereziak
Ipar Euskal Herrira, franskismo garaian, neskato-lanean aritzera joan ziren emakumeen historia bildu du Jon Abrilek. Bere amatxi Micaelaren neskato bizimoduari tiraka ondu du dokumentala, eta, batik bat, 50eko hamarkadaren hasieran joan zirenak elkarrizketatu ditu; ia denak Baztan-Bidasoako emakumeak, nahiz eta beste hainbat eskualdetakoak ere joan ziren.
Azken batean, bizitza aurrera ateratzeko beren herritik alde egin behar izan zuten emakumeen historia kontatzen du ikus-entzunezkoak.