Arbizu eko-kanpina bisitatuko dugu Jesus Maria Reparaz "Manttoni" kanpineko arduradunarekin. Duela 15 urte eraiki zuten, Beriain mendiaren eta Urbasaren magaletan, Arbizutik 5 kilometrora. Iraunkortasuna, bioeraikuntza, bioklimatismoa eta energia berriztagarrien aplikazio kontzeptuetan oinarritu dute eraikuntza. Hori guztia zer den? Reparazekin batera ezagutuko dugu.