Skip to main content

Bizib(h)erri | Argizpi

Bizib(h)erri

Pentsatu al duzu inoiz supermerkatuetan zirt-zart erosten duzun kandela hori nola egiten den? Zenbat gramo argizari ote duen, zein tenperatura behar izaten ote duen gogortzeko edo nola lortzen ote den forma hori? Nola eman diezaiokegu usaina kandela bati?

Ainhitze Martirenak txikitatik eduki izan du etxea produktu usaintsuez betea, eta 2023ko ekainean, bere proiektu propioa martxan jartzea erabaki zuen Uitzin, Nafarroako Larraun bailaran. Kandela usaintsuak, argizaria eta produktu pertsonalizatuak egiten ditu, besteak beste, eta sare sozialen bitartez zein azoketan saltzen ditu. 

Saio guztiak nahieran hamaika.eus eta youtuben

Hamaika Telebista