Skip to main content

Bizib(h)erri | Sortetxea sorkuntza gunea

Bizib(h)erri

Nafarroako Gaintza herrian, Mailoen azpian, dago Sortetxea "sorkuntzarako edo birsortzeko etxea", eta Oskar Estangak jarri zuen martxan duela urtebete. 

Mugimendu librea oinarri, bi motatako "berbena berriak" antolatzen ditu Oskar Estangak: gidatutako saioak edo jam sesioak. Hiru ezaugarriren baitan antolatzen ditu egonaldi horiek: kontakt inprobisazioa, alkohol edo drogen kontsumorik eza eta giza harremanak zaindu eta garatzea. "Deskubritu nuen jendea elkartzen zela kontaktutik eta inprobisaziotik dantzatzera, eta hori niretzat iraultzailea izan zen".

Saio guztiak nahieran hamaika.eus eta youtuben

Hamaika Telebista