Esker onez | Sagrario Aleman
Esker onez
Etxalekun jaio zen Sagrario Aleman, eta herria gogoan izan du joan den leku guztietan. Herria, eta herriarekin batera, euskara. Euskara presente izan du bizitzaren arlo guztietan: hedabideetan, politikan, militantzian, eta batez ere irakaskuntzan.
Gazte eta zahar oro analfabetizatu du Sagrario Alemanek, nahiz eta berak uste “egiten dugun ahalegina ez dela nahikoa batzuetan”. Auzoz auzo, eta herriz herri, Nafarroa euskalduntzen aritu da Aleman. Beharrezkotzat jo du hori, eta gehien eskertu duena hori talde lanean egitea da: "Hori da nire ondarerik handiena".
Saio guztiak nahieran hamaika.eus, Youtube eta Spotifyen.