Gakoak

Agus Hernan: 'Aiete erreferentzia bat da gizarte zibilaren parte hartzeari dagokionean'

Aieteko adierazpenaren 10. urteurrena dela eta konferentzia eta mahai inguru sorta bat antolatu du Foro Sozialak. Donostian, Baionan eta Bartzelonan egingo dira. Urteurrenari buruz hitz egin digu Agus Hernan, Foro Sozialeko koordinatzaileak.

Antolatutako konferentzietan egongo den pluraltasun politikoa azpimarratu nahi izan du, eta baita Aieteko adierazpenak nazioartean izan duen eragina ere. Gizarte zibilaren parte hartzeari dagokionean “erreferentzia bat” dela azaldu digu. Aldi berean, urte haietan Rajoyren gobernu espainiarrak mantendu zuen jarrera immobilista nazioarteko komunitatean ez duela inork ulertzen ziurtatu digu.

Hamaika Telebistan ikusi ahal izango dira ostegunean eta ostiralean egingo diren konferentziak.

Eguzki Urteaga: 'Osasun-sistema eraginkorra ziurtatzeko, inbertsio handia egitea premiazkoa da'

Pandemiak pertsonen osasun psikologiakoan izan duen eraginez mintzatu da Eguzki Urteaga EHUko soziologoa. Osasun publikoa gainezka egon da pandemia garaian, krisi egoeraren aurrean zerbitzu minimoak eskaintzeko zailtasun handiak erakutsi ditu. Egoera hori ekiditeko, etorkizunera begira, giza baliabideak beste era batean kudeatu beharko liratezkeela azpimarratu du. Bestalde, Osakidetzan dagoen interinitate tasa % 40ra iristen da nahiz eta zerbitzu publikoa izan. "Gizartea zahartzen ari dela, eta, osasun-sistema eraginkorra ziurtatzeko, inbertsio handia egitea premiazkoa da" azpimarratu du.

Ane Alava: 'Urriaren 12an ez dugu ezer ospatzeko, 78ko erregimena eraisten jarraituko dugu'

Urriaren 12an, milaka gazte kalera atera dira euskaldunok ospatzeko ezer ez dugula eta bestelako Euskal Herri bat posible dela aldarrikatuz, “Gazteok independentzia” lelopean. Frankismo garaiko oligarkia bera dela salatu dute: "Gaurko harrotasunaren atzean, lurraldetasun krisi bat erakusten duen estatu bat dago"; “78ko erregimena franskismoaren oianordekoa politikoa da; eta ordutik ez da aldaketarik egon” azaldu du Ernaiko bozeramailea den Ane Alavak.

Osasunako jokalari batek partida batean jasandako irainak eta sexu mehatxuak salatu ditu

Karolina Sarasua Osasunako jokalariak partida batean jasandako irainak eta sexu mehatxuak salatu ditu. Izan ere, Santanderren, bertako Nueva Montaña taldearen kontra jokatutako partidan sekulakoak entzun behar izan zituen.
Gai honen inguruan mintzatu gara Ane Urkiri NAIZeko kazetariarekin: “Emakume izate hutsagatik tankera hauetako irainak jasotzeak gogorarazten digu zein egoeratan gauden oraindik”. Alde batetik, publiko egin delako bere poztasuna erakutsi du; hala ere, salaketa pertsona baten kontra barik, gertaeren kontra dela azpimarratu du.
Kantabriako Nueva Montaña futbol taldeak Karolina Sarasua Osasunako jokalariak jasandako irain eta mehatxu matxistak salatu ditu.
hamaika telebista

Image