Image

Gakoak

Haizea Solagurenbeaskoa: 'Brigadak arnasa dira guretzat'

Askapena Euskal Herriko erakunde internazionalistak 35 urte beteko ditu aurten. Azken bi urteetan, pandemiaren ondorioz, zailtasunak izan dituzte munduko hainbat herrialdetara brigadak bidaltzeko. Bi urteren ostean, berriro hasiko dira brigadak antolatzen. Euskal Herriak behar dituen irakaspenak lortzea da helburua.

Juan Pallares: 'Bilboko Udalak ez dio Pagasarriri duen inportantzia ematen'

Supersur EZ! Plataformak eta Ekologistak Martxan taldeak duela egun batzuk salatu zuten Bizkaiko Foru Aldundia aisialdirako eta kirolerako hiru eremu berri eraikitzen ari dela Pagasarri mendian. Baina borroka hau ez da berria; izan ere, Aldundia, behin eta berriz, saiatu da Pagasarriko Supersurren ingurumen-txikizioa «makillatzen».

Urko Herrera: '38 familia kaleratuko dituzte, onartezina da'

Autobusen eta autokarren sektorean espezializatutako Irizar taldeko Alconza Irizar Group enpresako langileek greba mugagabea hasi dute astelehen honetan, atzo bertan, konpainiak enplegu-erregulazioko espediente bat egiteko asmoa duela salatzeko. Espediente horrek 38 langile kaleratzea ekarriko ditu.

Halaber, datorren martxoaren 12an, larunbata, Berangoko udaletxetik 18:00etan abiatuko den manifestazioarekin bat egiteko deia egin diete herritarrei.

Maddi Isasi: 'Azken urteetan indarkeria matxistaren gaiak dimentsio handiagoa hartu du'

Covid-19aren pandemiarekin batera, indarkeria matxistaren aurkako programa eta baliabide asko bertan behera geratzen ari dira, eta ez hori bakarrik, egoera latza baino latzagoa da. Emagin honen inguruan lan egiten duen elkartea da eta pandemiaren osteko inguruko txostena argitaratu berri dute.

Idurre Bideguren: 'Gernika koadroa ekartzeko arazo teknikoak daudela diote, baina aitzakia da'

Gernikako bonbardaketaren urteurren bakoitzean, alderdi abertzaleek edota euskal erakundeek aldarrikapen bat egiten dute, gero eta indar gehiagorekin: 'Guernica' Euskal Herrira ekartzea. EH Bilduk Senatura eraman du aurten ere aldarrikapena, baina Miquel Iceta Espainiako Kultura eta Kirol ministroak obra mugitzea krimen bat dela erantzun du.

Arantxa Vazquez: 'Sektore feminizatuetan, negoziazio kolektiboak soldata arrakala sakontzen du'

Gaur soldata arrakalaren kontrako nazioarteko eguna da eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan, gizonek, urtero, batez beste, emakumeak baino 6.300 euro gehiego irabazten dutela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzak. Horregatik, Euskadi 2030ean soldata arrakala txikiena duten europako herrialdeen artean izateko estrategiaren bigarren fasea hasiko duela Lakuak iragarri du Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritza Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburuak.

Arkaitz Zarraga: 'Talde hau kartzeletan gure hizkuntza eurenganatzeko sortu zen'

Oztopoak oztopo, euskara irakasle boluntario talde batek hainbat urte daramatza euskal presoei euskara klaseak eskaintzen. Espetxe barruan sortu zen euskara ikasteko gogoa eta eurei euskara hurbiltzeko helburuarekin sortu zuten taldea. Oraindik, lan asko dago egiteke, ofizialtasuna lortzeko.
hamaika telebista

11 laguntzaile

Image