Image

Gakoak

Jesus Oñate: 'Osakidetzako langileok nekatuta eta ezinean gaude, muturreko egoeran gaude'

Igandean milaka lagun mobilizatu ziren osasungintza publikoaren alde Bilbon, Donostian eta Gasteizen; Osakidetzaren “kolapso” egoera salatzeko. Osakidetzaren aldetik baliabideak jartzeko borondate eza eta osasungintzaren pribatizazioa salatu dituzte. ELA, Satse, LAB, CCOO eta UGT sindikatuek deitu zuten eta Eusko Jaurlaritzari neurriak hartzeko eskatu diote. Jesus Oñate, LAB sindikatuko Osakidetzako ordezkaria horrela mintzatu da gaurko saioan.

Koldo Tellitu: 'Ikastoletan euskaraz bizi gara eta euskaraz bizitzen jarraitu nahi dugu'

Hezkuntza eragile nagusiek hizkuntza eredu argi bat nahi dute: ikasle guztiei euskara gaitasun "egokia" bermatuko diena, orokorra, eta inklusiboa. Garrantzia du eskaerak, eta Eusko Legebiltzarrean Hezkuntza Lege berria osatzeko hitzarmena adosten. Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko presidenteak azken gakoak errepasatu ditu.

Unzalu Salterain: 'Nekazal politika argiak hedatu behar dira autonomia irabazteko'

Hainbat erakunde Gobernuari eskatu diote abeltzaintzako ekoizpen-ereduaren inguruko eztabaida sozialaren erabilera alderdikoia “utz” dezala, eta berehala erabaki dezala abeltzaintza industrialeko proiektu guztiak atzeratzea eta behin betiko deuseztatu arteko bideari ekin diezaiola.

EHNEko Unzalu Salterainek azken berrien gakoak errepasatu ditu.

Karmelo Landa: 'Txillardegi Euskal Herriak eduki duen goi mailako intelektuala da'

Urtarrilaren 14an, hamar urte beteko dira Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi hil zela. Idazlea, hizkuntzalaria, pentsalaria eta politikaria, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Donostian San Telmo museoak, Telesforo Monzon eLabek, Jakin fundazioak, Susa argitaletxeak, Argia-k eta Txillardegi liburutegiak.

Karmelo Landak Txillardegiren bizitza errepasatu du.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image