LABA sarea jada errealitate bat da Iruñean. Orain dela hamar egun, urtarrilaren 7an, ireki zuten egoitza, euskal kultura sustatzeko espazioa izango dena. Topagune, gozagune, sorgune eta askoz gehiago da LABA.

LABA sarea jada errealitate bat da Iruñean. Orain dela hamar egun, urtarrilaren 7an, ireki zuten egoitza, euskal kultura sustatzeko espazioa izango dena. Topagune, gozagune, sorgune eta askoz gehiago da LABA.
Bizkaiko metalgintzako sindikatuek KPIaren gaineko soldata-igoerak jarri dituzte negoziazio-mahaiaren gainean. Patronalak oraingoz ez du erantzun sindikatuen proposamenei. Hurrengo bilera otsailaren 3an izango da, eta negoziazio luzea aurreikusten da. LABeko Iratxe Azkuek negoziazioaren gakoak errepasatu ditu.
Urtarrilaren 14an, hamar urte beteko dira Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi hil zela. Idazlea, hizkuntzalaria, pentsalaria eta politikaria, hainbat ekitaldi antolatu dituzte Donostian San Telmo museoak, Telesforo Monzon eLabek, Jakin fundazioak, Susa argitaletxeak, Argia-k eta Txillardegi liburutegiak.
Karmelo Landak Txillardegiren bizitza errepasatu du.
Ikoitz Arrese EH Bilduko Legebiltzarkideak eta Hezkuntza idazkariak gaurkotasun politikoaren errepasoa egin du Hamaika telebistan. Arresek koronabirusari, hezkuntzari edo ekonomiari buruzko azken berriak jorratu ditu.
AMAK taldea arduratu da gaur Astigarragako Gurutzeta sagardotegian txotx denboraldiari hasiera emateaz. Alaitz Telletxe, AMAK taldeko kidearen esanetan: "Oso hunkigarria izan da, opari beteriko eguna bizi izan dugu".
Urtarrilaren 15ean, Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak manifestazioa egingo dute Bilbon, Donostian, Gasteizen, Iruñean, Eibarren, Ondarroan, Tafallan, Altsasun eta Lizarran, 2018an hasitako mobilizazioren laugarren urteurrena ospatzeko.
Jon Fano pentsionisten mugimenduko kideak azken berrien balorazioa egin du.
EH Bilduko Rebeca Uberak koronabirusaren aurka hartutako azken neurriak aztertu ditu. Era berean, Osakidetzan bizitzen ari den egoera baloratu du eta horrek herritarrengan dituen ondorioak analizatu ditu. Gabonen atarian egoera kritikoa da.
Julen Bollain ekonomilaria, doktorea, irakaslea, ikerlaria eta oinarrizko errentaren inguruko aditua da, eta EAEn aplikagarria litzatekeen ikertu du bukatu berri duen doktore tesian.
Gainera, azaroaren 27an, Bollainek 'Renta básica: una herramienta de futuro' liburua aurkeztu zuen. Daniel Raventós hitzaurrea eta Guy Standingen epilogoa egin du.