Image

Gakoak

Izaskun Ellakuriaga: 'Durangoko Azokan gauza berriak deskubritzen dira, talentu handia dago'

Bihar hasiko da Durangoko Azokaren 56. edizioa, eta gaur Izaskun Ellakuriaga Gerediaga Elkarteko komunikazio arduradunak azken nobedadeen errepasoa egin du. 219 erakusmahai egongo dira Landakon, 990 nobedadeekin: 733 liburu, 143 disko, 37 aldizkari eta 77 bestelakoak. Azokako espazioetan diziplina askotariko kultur jarduerak egongo dira abenduaren 4tik 8ra.

Irati Sienra: 'Indarkeria matxistarekin amaitzeko premiazko neurriak behar ditugu'

Euria eta hotza gorabehera, arrakastatsua izan dira Indarkeria Matxistaren Kontrako Nazioarteko Eguneko mobilizazio nagusiak Euskal Herrian.

Irati Sienra Bilbo Feminista Saretzen kideak adierazi duenez, Bilbon bildu diren guztiek erakutsi diete erakundeei eta gizarteari nazkatuta daudela emakumearen aurkako indarkeriaz.

Iñigo Aduriz: 'EAJk eta EH Bilduk inbertsio-pakete ona lortu dute Euskal Herrirako'

Iñigo Aduriz eldiario.es-eko kazetariak Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzko azken berriak berrikusi ditu. Gaur egun, Pedro Sanchezen Gobernuak bermatuta dauka aurrekontuak onartzea, baina alderdi batzuek ez diote Gobernuari botoa ziurtatu, tartean EAJk. Adurizen aburuz, EAJ azkenean Aurrekontuetan sartzen ez bada, azken urteotako politikaren dinamika aldaketa ekarriko luke.

Gotzon Barandiaran, Sormene: 'Eragile askoren artean elkarlanean egindako lan honek bide oparoa dauka'

Atzo amaitu zen Sormeneren bigarren edizioa, eta Gotzon Barandiaranek ekimenaren sentsazio onak azpimarratu ditu. Euskal Herriko kultur ekoizpenaz kezkatuta daude, eta hori mugimendu koordinatuekin eta Sormene bezalako ekintzekin aldatu nahi dute. Gainera, Euskal Herriko kultur ekoizpenean jendea integratzeko oinarrizko lau zutabe nabarmendu ditu: Sormena, planzak eskaintzea, hedabideen laguntza eta transmisioa.

Azkenik, Barandiaranek dio kultur produktuak kontsumitzeko modu berriekin euskarazko ekoizpenek ahalmen handiagoa dutela.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image