Image

Gakoak

Azaroaren 6an Arrosa Sarearen IX. Topaketak egingo dira Iurretako Abadetxean

Aurten 20 urte bete ditu Arrosa Irrati Sareak. Azaroaren 6an Arrosa Sarearen IX. Topaketak egingo dira Iurretako Abadetxean. Horretarako, egitarau anitza prestatu dute: tailerrak, mahai inguruak, bazkaria, kontzertuak eta beste hainbat sorpresa. Egitarau honetara indartsu eta osasuntsu heltzen direla azpimarratu du Arrosa Sareko Iraitz Gesalagak. azaldu duenez, gaur egun, 25 irratik osatzen dute Arrosa Sarea, eta aurten, Iurretako Laixiar Irratia izango da topeketako anfitroia.

'Euskara gaia, bada garaia!', NUPeko ikasleak unibertsitatean euskaraz ikasteko borrokan

Unai Irigarai NUPeko euskara taldeko kideak euskararen egoera zaila dela aldarrikatu du "Gakoak" saioan egindako elkarrizketan, unibertsitatean euskara hirugarren maila batean dagoela salatzen dute. Azaldu duenez, unibertsitateak baliabide gehiago eskaintzen dizkio gaztelerari eta ingelerari, eta unibertsitateak egoera ikusita, ez du euskararen aldeko estrategia berririk abian jarri. Era horretan, unibertsitatearen proposamenak egoera konpontzeko ez direla nahikoak nabarmendu du. Egoera salatzeko, euskararen alde, lau egunetako kanpaldia eta manifestazioa egin dute.

Agus Hernan: 'Aiete erreferentzia bat da gizarte zibilaren parte hartzeari dagokionean'

Aieteko adierazpenaren 10. urteurrena dela eta konferentzia eta mahai inguru sorta bat antolatu du Foro Sozialak. Donostian, Baionan eta Bartzelonan egingo dira. Urteurrenari buruz hitz egin digu Agus Hernan, Foro Sozialeko koordinatzaileak.

Antolatutako konferentzietan egongo den pluraltasun politikoa azpimarratu nahi izan du, eta baita Aieteko adierazpenak nazioartean izan duen eragina ere. Gizarte zibilaren parte hartzeari dagokionean “erreferentzia bat” dela azaldu digu. Aldi berean, urte haietan Rajoyren gobernu espainiarrak mantendu zuen jarrera immobilista nazioarteko komunitatean ez duela inork ulertzen ziurtatu digu.

Hamaika Telebistan ikusi ahal izango dira ostegunean eta ostiralean egingo diren konferentziak.

Eguzki Urteaga: 'Osasun-sistema eraginkorra ziurtatzeko, inbertsio handia egitea premiazkoa da'

Pandemiak pertsonen osasun psikologiakoan izan duen eraginez mintzatu da Eguzki Urteaga EHUko soziologoa. Osasun publikoa gainezka egon da pandemia garaian, krisi egoeraren aurrean zerbitzu minimoak eskaintzeko zailtasun handiak erakutsi ditu. Egoera hori ekiditeko, etorkizunera begira, giza baliabideak beste era batean kudeatu beharko liratezkeela azpimarratu du. Bestalde, Osakidetzan dagoen interinitate tasa % 40ra iristen da nahiz eta zerbitzu publikoa izan. "Gizartea zahartzen ari dela, eta, osasun-sistema eraginkorra ziurtatzeko, inbertsio handia egitea premiazkoa da" azpimarratu du.

Ane Alava: 'Urriaren 12an ez dugu ezer ospatzeko, 78ko erregimena eraisten jarraituko dugu'

Urriaren 12an, milaka gazte kalera atera dira euskaldunok ospatzeko ezer ez dugula eta bestelako Euskal Herri bat posible dela aldarrikatuz, “Gazteok independentzia” lelopean. Frankismo garaiko oligarkia bera dela salatu dute: "Gaurko harrotasunaren atzean, lurraldetasun krisi bat erakusten duen estatu bat dago"; “78ko erregimena franskismoaren oianordekoa politikoa da; eta ordutik ez da aldaketarik egon” azaldu du Ernaiko bozeramailea den Ane Alavak.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image