
Gakoak
Loraldia Festibalak Euskal Herri osoko kultura sustatzea du helburu. Horregatik, Bozak deituriko esperientzia digitalaren bigarren edizio honetan Iparra eta Hegoaren artean dagoen mugaren inguruan solasaldi bat egingo dute.
Euskal rock erradikalaren historia musikal batean kontatzeko asmoz, Olatz Gorrotxategik ‘Mierda de ciudad’ izeneko antzezlana ekoiztu eta zuzendu du.
Zenbatezina da Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira deitutako protesta kopurua. Aurten ere, genero-arrakalaren bukaera eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna aldarrikatuko dute feministek. Eta horrez gain, zaintza jarri dute erdigunean gaurko mobilizazioetan.
'Gakoak' saioan izan ditugu Lanbroa kolektibo feministako Itziar Azpeitia eta ONEKA EHko emakumen pentsionisten kidea Itziar Lasuen.
EH Bilduk Klimaren Aldeko Herri Ituna aurkeztu zuen, herenegun, Gasteizen. Momentu honetan, bai Euskal Autonomia Erkidegoan zein Nafarroako Foru Komunitatean, aldaketa klimatikoaren eta trantsizio energetikoaren legeak eztabaidatzen ari dira eta nabarmendu dutenez, “lege horiek neutraltasun klimatikora heltzeko ibilbide-orria ezarriko duen herri itun baten tresna normatiboa" izan behar dira.