Skip to main content
1200x90 Zama Doinuz Arindu

Alfre Elgezabal: "Alderdi gehienak bat datoz neurriak beharrezkoa direla esaterakoan"

Analisia

ITPko langileen kaleratzeak bertan behera utzi ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak. Albisteak langileengan eragin duen poza azaldu digu Alfre Elgezabal kazetariak, Ezkerraldea pairatzen ari den egoera sozial eta ekonomikoa kontutan izanda.

Horrez gain, Miguel Ángel Revilla eta Iñigo Urkulluren artean igandetik aurrera ezarri beharreko neurriak direla eta izandako "gaizki-ulertua" ere izan dugu hizpide. Alarma egoerarik gabe zaila izango da orain arteko neurriak mantentzea, baina igandera arte oraindik gauza aldatu daitekeela uste du Elgezabalek.
Hamaika Telebista