Gaur eskaini du inbestidura diskurtsoa Mario Draghi Italilako lehen ministro berriak. Ikusteko dago horrenbeste alderditako kideek eta "teknikoak" biltzen dituen gobernu batek zein ibilbide izan dezakeen, baina neofaxistak kenduta gainontzeko alderdi guztien babesarekin ekin dio agintaldiari Draghik.