Skip to main content

Eguzki Urteaga: "Oraingoz ez dirudi Sarkozy kartzelara joango denik"

Analisia

Nicolas Sakorzy Frantziako presidente ohiak bigarren epaiketa bati egin beharko dio aurre laster. Dagoeneko beste epaiketa batean urtebeteko espetxe zigorra ezarri dioten arren Eguzki Urteagak ez du uste azkenean Sarkozy espetxera sartzen ikusiko dugunik.

Horrez gain, frantziar estatua etorkinekiko izaten ari den jarrerari buruz ere hitz egin dugu. 2020an pentagonora iristen den etorkin kopurua %30 eta %40 artean murriztu den arren, migrazio politika gogortu egin du Macron presidenteak.