Eguzki Urteaga: "Txertatze prozesua arrakastatsua izan dadin ezinbestekoa da herritarren babesa lortzea"
Analisia
Gaur jakin da Europar Batasunean abenduaren 27an hasiko dela txertatze prozesua. Eguzki Urteagak nabarmendu digu sekulako garrantzia izango duela herritarren artean txertoarekiko konfiantza sortzea, batez ere kontutan izanda txertaketa ez dela derrigorrezkoa izango. Horrez gain, Espainiako Kongresuan gaur onartu duten eutanasiaren legeari buruz ere hitz egin dugu, eta baita enpresa digital erraldoien aurka Europako Batzordeak proposatu dituen neurriei buruz ere.