Estitxu Garai: “Independentismoaren kontra sistematikoki erabili da tortura”
Analisia
Estrasburgoko auzitegiak Espainia torturak ez ikertzeagatik hamaikagarrenez zigortu duen egunean, Estitxu Garaik adierazi digu tortura ez dela "ETAren kontrako praktika bat izan, independentismoaren kontra sistematikoki egindako praktika bat baizik”. Torturarekin lotuta sententzia honi buruz hitz egiteaz gain, Kataluniako Auzitegi Nagusiak bertako bozak atzeratzeko erabakia bertan behera uzteko agindua eman izanari buruz ere hitz egin du, eta baita EAEko aurrekontuen inguruan izandako negoziaketei buruz ere.