Skip to main content

Estitxu Garai: “Telebistan ezin dira mezu faxistak bultzatzen dituzten kamisetak eraman"

Analisia

Astra Zenecaren txertoaren inguruan sortu diren zalantzei buruz hitz egin dugu Estitxu Garairekin. Horrez gain, konfinamendua hasi zenetik urtebetera, ordukoak orain nola ikusten ditugun ere aztertu dugu. Amaitzeko, Jaurlaritzako kide batzuen sare sozialen kudeaketaren kostuak eta ETBn lehiakide batek AEBetako eskuin muturraren inguruko mugimendu baten jertse bat jantzi izanak eragindako polemikei buruz ere jardun dugu.