Skip to main content

Maite Ubiria: 'Erreparaziotik oso urrun geratu da oraindik Frantziako eliza'

Analisia

Elizaren Abusuei Buruzko Batzorde Independentearen arabera 330.000 adin txikikok pairatu dituzte sexu abusuak estatu frantziarrean elizaren baitako erakundeetan. Gurean, Marc Alliet Baionako gotzainak onartu du 13 apaizek sexu abusuak egin dituztela. Alor honetan elizak egiteko duen lanari buruz hizketan ekin diogu analisiari Maite Ubiria Gara eta Naizeko kazetariarekin.

Horrez gain Iñigo Urkulluren gobernuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan osasun larrialdia bertan behera uzteko hartutako erabakiari buruz ere jardun dugu, eta baita Aieteren hamargarren urteurrenaren harira antolatutako ekitaldiei buruz ere. Amaitzeko, estatuaren gerra zikinaren azken adibideari buruz ere hitz egin digu.