Mikel Alvarez: "Azken zulo honek zalantzan jartzen du ETSren azken hilabeteetako lana"
Analisia
Donostialdeko metroaren eraikuntza lanetan aurkitutako azken zuloa dela eta lanak behin behinean geldiarazteko eskaria egin dio Satorralaia elkarteak estatuko itsasertzeko zerbitzuari. Mikel Alvarez Satorralaiako kideak azaldu digu zulo hau agertu izanak zalantzan jartzen duela Euskal Trenbide Sareak azken 10 hilabeteetan egindako lanaren eraginkortasuna, eta gogorarazi digu aldaketarik ezean Jaurlaritzak ekainean berrekin nahi diela lanei.