Oihana Teyseire: “Etxebizitza bat ere erre da Azkainen baina ez zegoen inor barnean”
Analisia
Asteburuan Bidasoa ibaiaren inguruak erre dituen suteak Ipar Euskal Herrian izandako eraginei buruz hizketan ekin diogu gaurko tarteari. Borda pare bat eta etxebizitza bat ere erre dituzte garrek, baina zorionez ez da biktimarik izan.
Bestalde, Covid-19aren aurrean estatu frantziarrak hartutako azken neurriei buruz ere hitz egin dugu, eta baita txertaketa prozesuari buruz ere. 17.000 lagunek jaso dute dagoeneko txertoa bertan.
Amaitzeko, Baionan ikusgai dagoen 'Emazteak itzaletik argitara' erakusketaren nondik norakoen berri eman digu.