Skip to main content

Oihana Teyseire: “Segurtasun legean kontua da zer aldatuko duten, edukia edo forma”

Analisia

Covid-19aren aurkako neurrien inguruan ostalariek eta kultur munduko langileek Ipar Euskal Herrian izaten egindako protesta eta mobilizazioei buruz hitz egin dugu Oihana Teyseirerekin. Dendak dagoeneko ireki ahal izan dituzte bertan, baina neurri zorrotzak ezarrita. Horrez gain, Parisek onartu nahi duen segurtasun lege berriari buruz ere hitz egin dugu. 24. artikulua, poliziak grabatzea debekatuko zukeena, berridatzi egingo duela adierazi du gaur bertan parlamentuak, baina Teyseirek azaldu digu ikusi egin beharko dela aldatzen dena edukia edo forma den. Ipar Euskal Herrian jarraituz, bakegileek abenduaren 19rako deitua zuten mobilizazioa bertan behera utzi dutela ere kontatu digu, 'Xistor' Haranburu aske geratu ondoren.

Hamaika Telebista