GAKOAK | 2020-01-28
Gakoak
Bi egun soilik falta dira U30eko greba orokorrerako, eta eragile sozialen atzera kontaketa hasi da. Nafarroako Eskubide Sozialen Kartak greba orokorrerako mobilizazioak aurkeztu ditu. Bizkaiko Pentsionisten Mugimenduak greba orokorrean kalera irteteko deia egin du; LAB sindikatuak, berriz, euskal pentsio sistema duina aldarrikatu du Bidasoako mugan. Bestalde, Euskalerria irratiak helegitea jarri dio Iruñeko Udalaren publizitate banaketari.