GAKOAK | 2020-02-12
Gakoak
Zaldibarren gertatukoari buruzko aldez aurreko diligentziak zabaldu ditu instrukzio epaileak, zabortegiaren jabe den eta berau kudeatzen duen Verter Recicling enpresak ingurumen eta lan arloko delituak egin ote dituen argitzeko. Bestalde, Iruña Veleiako auziaren 8. epaiketa eguna izan da gaur; grafologoek ezin izan dute egiaztatu idatziak Eliseo Gilek egin zituenik. Euskarari dagokionez, B2 mailara arte euskaltegietan ikastea doakoa izango da Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan.