GAKOAK | 2020-06-09
Gakoak
Basurtoko Covid-19 agerraldian 20 kasu baieztatu dituzte dagoeneko. Hori da azken orduotan ezagutu ditugun agerraldi berrietan handiena. 20 horietatik 9 osasun langileak dira, eta beste 11 pazienteak. Txagorritxuko ospitalean atzoko zifra berberekin jarraitzen dute oraingoz, eta Gurutzetan positibo bakar bat atzeman dutela iragarri du Nekane Murga sailburuak.