GAKOAK | 2020-06-15
Gakoak
Zeresan ugari eman du CIAk GALi buruz 1984an egin eta orain argitaratutako txostenak. Honen arabera, Felipe Gonzalez, orduko gobernu espainiarreko presidentea, ados legoke ETAren aurka mertzenarioak bidaltzeko aukerarekin. Koronabirusari dagokionean berriz lau lagun hil dira gurean azken 24 orduotan, guztiak Euskal Autonomia Erkidegoan, eta 8 positibo berri baieztatu dira. Zenbait ospitaletan detektatutako berragerketei dagokienean berriz, horiekin lotura duten 54 kasu baieztatu dituzte dagoeneko.