Skip to main content

Irati Oleaga: “Ez dut uste Ipar Irlandan iraganeko garaietara itzuliko garenik”

Gakoak

Ipar Irlandan azken egunotan izandako istiluei buruz hitz egin dugu Irati Oleagarekin. 7 urte daramatza bertan Oleagak, eta estatuaren edo paramilitar unionisten biktimekin egiten du lan. Liskarretan parte hartzen ari direnak oso gazteak direla azpimarratu digu, baina badirudiela jende heldua dela gazteak bideratzen ari dena. Nabarmendu digu dena den ez duela uste Ipar Irlanda “iraganeko garaietara” itzuliko denik.