Tokiko garapena
Geltokia
Landa eremuko euskaldeez eta tokiko garapenaz arituko gara Geltokia saioan. Bakaikuko 'Bakaikuarrok' ekimenaren bidez, gobernantza ereduez, auzolanaz eta bestelako ekimenez hausnartuko dute Iker Manterola Sakanako Garapen Agentziako gerenteak eta Joseba Garmendia ekonomialariak, Aritz Ganboak gidatuta.
2008ko krisiak gogor kolpatu zuen Nafarroako Sakana eskualdea, eta orduz geroztik, hainbat ekimen jarri dituzte martxan eskualdea biziberritzeko. Bide honetan, ezinbestekoa izan da hainbat instituziotatik egindako lana, baina baita herritarren parte hartzea eta inplikazioa ere.
Ikusi saio guztiak hamaika.eus en eta Youtuben.