Skip to main content

Aurreprestatutako elikagaiak eta Ondalan kooperatiba

Geltokia

Gaur egungo gizartean, gero eta denbora gutxiago pasatzen dugu sukaldean, eta horri erantzuteko, gero eta gehiago dira aurreprestatutako elikagaiak eskaintzen dituzten zerbitzuak. Horietako bat da Ondalan kooperatiba, baina ez da nolanahikoa: sasoiko eta gertuko produktu ekologikoekin egindako otorduak eskaintzen dituzte, beren helburua baita gizarteari elikagai jasangarriak kontsumitzeko aukera ematea.

Dieta motaz ere hitz egin dugu: nola elikatu beharko genuke gertuko eta sasoiko produktuak kontsumitzeko? Posible al da haragia egunero jatea? Hori uztagarria al da ekoizpen ekologikoarekin? Galdera horiek guztiak erantzuteko elkartu ditugu Garikoitz Elizalde Ondalan kooperatibako kidea, Henar Etxeberria nutrizionista eta dietista eta Aritz Ganboa ekoizlea.

Saio guztiak nahieran hamaika.eus en eta Youtuben.

Hamaika Telebista