Argitxu Dufau Ipar Euskal Herriko LAB sindikatuko kidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan.

Argitxu Dufau Ipar Euskal Herriko LAB sindikatuko kidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan.
Ana Mezo eta Iñaki Elduaien Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduko kideak elkarrizketatu ditugu Gurean Gaur magazinean Bilbon egiten ari diren itxialdi-baraualdia aitzakia hartuta.
Jokin Revilla Ongi Etorri Errefuxiatuak elkarteko kidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan.
Unai Urruzuno EH Bilduko legebiltzarkidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan.
1976ko martxoaren 3an Gasteizen gertatutako sarraskiaren 47. urteurrena betetzen da. Azken asteotan, Martxoak 3ko Memoria Gunea albistea izan da; izan ere, asteartean Eusko Jaurlaritzak eta Arabako Foru Aldundiak parte hartzea onartu dute eta estatutuak sinatu dituzte. Gaurko egunez Gasteizko Udalak sinatuko du eta horrekin ekimena aurrera eramateko prozesua martxan jarriko da. Horri buruz hitz egin dugu Nerea Martinez de Aranburuzabalarekin, Martxoak 3 elkarteko kidea eta Pedro María Martínez Ocioren iloba, eta Julen diaz de Argoterekin, Memoria Garako kidea.
Juan Mari Aburto Bilboko alkatea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Bilbotik abiatuko den Tourra izan dugu hizpide, eta nabarmendu du “Tourrak Bilbotik atera nahi izateak zein Bilbok tourra bertatik atera nahi izateak erakusten duela eraikitzen ari diren hiri eredua oso erakargarria” dela.
Asier Blas zientzia politiketan doktorea eta EHUko irakaslea elkarrizketatu dugu Gurean Gaur magazinean. Azpimarratu du Pablo Gonzalez kazetariak urtebete egin duela preso Polonian, eta nabarmendu du denbora tarte hori “ia isolatuta” daramala. Hori horrela, salatu du Pablo Gonzalezen atxiloaldian Europar Batasuneko Oinarrizko Karta “urratu” egin dela gutxienez 18 artikulutan, eta kazetaria erabili dutela “adierazpen askatasuna mugatzeko eta kazetariek autozentsura aplika dezaten bultzatzeko".
Guillermo Zuaznabar (Bilboko Arte Ederren Museoa) elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Bilboko Arte Ederren Museoa eraberritzen ari dira, eta Zuaznabarrek azpimarratu du hiritarrek museoa “guztiz berrituta” aurkituko dutela lanak amaitzean: “Lanak ondo doaz, eta epeak betetzen ari dira”.
Jon Sampedro Basque Centre for Climate Change ikerketa zentroko kidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan.