Jon Sampedro Basque Centre for Climate Change ikerketa zentroko kidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan.

Jon Sampedro Basque Centre for Climate Change ikerketa zentroko kidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan.
Miren Echebeste Elkarrekin Podemos, Ezker Anitza-IU eta Alianza Verde alderdiek osatutako koalizioaren Gipuzkoako ahaldun nagusi izateko hautagaia elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan.
Xabier Lertxundi Hernaniko alkatea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Lertxundiren esanetan, Europako Zero Zabor ziurtagiria eskuratzea urte hauetako lanaren “errekonozimendua” da. Bere hitzetan, atez atekoak “argi” erakutsi du hori dela birziklapen sistemarik “eraginkorrena”, eta datu bat plazaratu du horren erakusle: “Hernanin EAEn baino %75 errefusa gutxiago sortzen da".
Naiara Gutierrez Zehar-errefuxiatuen erakundeko komunikazio arduraduna elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Gasteizko Arana errefuxiatuen zentroak eragindako polemika izan du hizpide. Bere esanetan, “eztabaida politikoan” jarri zen fokua, eta errefuxiatuek gaur egun dituzten “zailtasunetan” jarri behar zen. Bere iritziz, arreta indibidualizatua ematea “ezinezkoa” da 350 pertsonako zentro batean, eta ez dute eredu hori defendatzen: “Gure apustua da etortzen den bakoitzean bakoitzari behar duen arreta ematea eta gizarteratze prozesuan laguntzea”.
Eraitz Saez de Egilaz EH Bilduko legebiltzarkidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Osasungintzako langileen protestak izan ditu hizpide legebiltzarkideak, eta “babesa” adierazi die langile horiei. Horrez gain, azpimarratu du gehiengo sindikalaren eta langileen aldarriak “defendatuko” dituztela instituzioetan, eta nabarmendu du Osakidetzak gobernantza eredu “horizontalagoa” izatea eta “langileak entzutea” ezinbestekoa dela.
Gaizka Zabarte Zaldibar Argitu plataformako kidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Bere esanetan, “aldarrikapen eguna” izan zen otsailaren 5a, hiru urte bete baitziren Zaldibarko luiziaren hondamendia gertatu zenetik: “Langileak eta hondamendia bere osotasunean gogoratzeko eguna izan zen”.
Pilar Garaialde Egiari Zor fundazioko kidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Bere esanetan, torturaren gaiari “erantzun eta konponbide integrala” eman behar zaio “berriro ere gerta ez dadin”. Garaialdek salatu du tortura “sistematikoki” aplikatu dela, eta hori “ahalbidetu” duen “estatu makineria” bat egon dela. Era berean, nabarmendu du tortura ez dela atxiloaldian hasi eta amaitzen den zen zerbait: “Bizitza osoan du eragina”.
Mikel Martinez aktorea (Tartean teatroa) elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan, eta egun taularatzen ari diren ‘Ez dok hiru’ eta ‘Ez dok ero’ antzezlanak izan ditu hizpide, besteak beste. ‘Ez dok hiru’ antzezlanean euskal musikaren “benetako istorioarekin” jolasten dute, “benetakoa ez dena, faltsua”. Gidoiak oso testualak direla dio, eta asko jolasten dutela ironiarekin eta esaten dutenarekin: ”Publikoak ezagutzen ditu letren kantak eta umorea egiten dugu horrekin”.
Andrea Bartolo AZET sindikatuko kidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Bartoloren esanetan, “pobreen aurkako gerra” gertatzen ari da jendartean, eta nabarmendu du etxegabeen hilketak ez direla “saihestu ezin diren tragediak, sistema kapitalistak sortzen duen egoeraren ondorio” baizik: “Pobreen arteko gerra ez da politika zehatz batzuen emaitza; zerbait sistemikoa da eta gizarte hau aporofobikoa eta kriminalizatzea da”.