Image

Elkarrizketa

Iñigo Martinez, Elkarrekin Podemos-IU: 'Eusko Jaurlaritza bera izan da hezkuntza hitzarmena hautsi duena'

Iñigo Martinez Zaton Elkarrekin Podemos-IUko legebiltzarkidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Martinezek salatu du Hezkuntza Legearen aurreproiektuan ez direla txertatzen Hezkuntza Hitzarmenean adostutako hainbat proposamen, eta hainbat dekretu onartu direla. Besteak beste, “oso urraketa larritzat jo du 0-3 urte arteko gelak ituntzearen proposamena, itunpekoen sarea indartzen duelako eta eskola publikoaren aurkako neurria” delako.

Ane Abanzabalegi: "Euskal kultura ez dago bere unerik onenean, baina argi daukagu horren aldeko bultzada egin behar dela"

Ane Abanzabalegi Durangoko Udaleko Herrigintza zinegotzia elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Nabarmendu du benetan “pozgarria” dela Durangoko Azokaren ohiko irudia berreskuratzea: “Euskal kultura ez dago bere unerik onenean, baina argi daukagu horren aldeko bultzada egin behar dela; Durangoko Azokak bizipoza ematen dio Durangori".

Iñigo Hernando: 'Udalok eskumenak eta baliabideak ditugu politika energetiko zehatzak martxan jartzeko'

Iñigo Hernando Galdakaoko alkatea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Gorozibaiko instalazio fotovaltoikoaz hitz egin du, eta adierazi du 90.000 metro karratu dituela, 6 MWh-ko potentzia instalatzeko aukera emango duela eta horrek suposatzen duela 3.000 etxebizitzentzat argindarra bideratzea.

Agustin Aizpuru: 'Ez dut uste Usansoloren gogoaren aurka inpugnaziorik egongo denik'

Agustin Aizpuru Usansolo Herria plataformako kidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Berak ez du uste Espainiako Gobernuak desanexioari helegitea jarriko dionik: “Injustizia izango litzateke, 40 urte geroago, atzera botatzea Usansoloren gogoa, eta espero dugu borondate politikoarekin gauzak konpontzea”.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image