Skip to main content

Alazne Varona, EHko Mugimendu Feminista: "Historikoa izaten ari da eta historikoa izango da"

Elkarrizketa

Alazne Varona Euskal Herriko Mugimendu Feministako kidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan, biharko deitu duten greba feminista orokorra hizpide.

Varonaren esanetan, “historikoa” izaten ari da hilabete hauetako guztietako prozesua, eta nabarmendu du espero dutela biharko eguna ere horrela izatea. Adierazi du greba “borrokarako erreminta” dela, eta aukera ematen duela “kontraesana” bera mahai gainean jartzeko, ezin zaiolako zaintzeari utzi: “Grebak agerian utzi du zaintzaren ezinbestekotasuna, eta nork eta zein baldintzatan egiten duen zaintza”.

Varonak azpimarratu du emakumeek, eta kasu askotan, emakume migratzaileek eta arrazializatuek egiten dituzten zaintza lanek sistema ekonomikoa mantentzen duela, eta salatu du instituzioek mugimendu feministaren diskurtsoa “edukiz hustu” dutela. Greba eskubiderik ez dutenei edo lanera joatera behartuta daudenei dei egin die zapi laranja jantzi dezaten. Azpimarratu du erakundeen ardura dela zaintza eskubide kolektibo unibertsala bermatzea, baina dio “gizarte aktibazioa” ere ezinbestekoa dela horrantz pausoak emateko.