David Ontoria, zinemagilea: "Arrazakeriari aurre egiteko baliabideak falta dira eskoletan"
Elkarrizketa
David Ontoria 'Conguito' laburmetraiaren zuzendaria elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Azalak elkarteko kideek proposatutako lana da, eta eskolan arrazakeria eta bullyng-a pairatu duen haur adoptatu baten istorioa kontatzen du. Gurasoen kontraesanak, eta filmeko protagonistari lagundu nahi dion ikaskide baten eta bere ikaskideen arteko gatazka ere landu du dokumentalean.
Ontoriaren esanetan, Afrikatik datozen haur arrazializatuek ez dute arrazakeriari aurre egiteko baliabiderik eskoletan, eta horri erantzuteko egin dute ikus entzunezkoa. Nabarmendu du ikus-entzunezkoaren helburua ez dela bakarrik mezu bat ematea, baizik eta “zinema estimulante” bat egitea, “irudi originalak” erabiliz.
Hego Amerikan eta Euskal Herrian estreinatu ondoren, AEBetako jaialdi garrantzitsu batean estreinatuko da azaroan. Jaialdien zirkulua amaitu ondoren, Youtuben ikusgai jartzea da egilearen asmoa.