Skip to main content
1200x90 Zama Doinuz Arindu

Denis Itxaso, PSE-EE: "Herritarrengana hurbilduko den lidergo-estilo berri bat aldarrikatzen dugu"

Elkarrizketa

2024, api. 10 - 07:04

PSE-EE 'Vota al que decide/Erabakia zurea da' lemarekin aurkeztu da hauteskundeetara eta Denis Itxaso Gipuzkoako sozialisten hautagaia elkarrizketatu dute NAIZ irratian. Espainiako estatuko ordezkari izan ondoren, legebiltzarrera egingo du salto Denis Itxasok. Azaldu du bi gauza nagusi lehenetsi dituztela lemarekin, alde batetik, "egonkortasuna" eta bestetik, "ezkerreko influentzia", bere iritziz, ezkerreko politikak aurrera eramateko orduan alderdi sozialistak egin duelako "ahalegina" akordioetara iristeko. Alderdi sozialistaren eredua beti, "jendearen mesedean, euskal zerbitzu publikoak sendotzea dela azpimarratu du, estremismoak alde batera utzita".

Hamaika Telebista