Igor Arroyo, LAB: 'Grebek inoiz baino eraginkortasun handiagoa dute'
Elkarrizketa
2022, aza. 17 - 12:11
Igor Arroyo LAB sindikatuko idazkari nagusia elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Bere esanetan, “800.000 lagunek, bi langileetatik batek, ez du diru-sarrera nahikorik bermatuta, ezta enplegurik ere”. Egoera ekonomikoari dagokionez, nabarmendu du “oso oinarrizkoa” dela soldatak KPIaren arabera eguneratzea; izan ere, azpimarratu du langileek “bataz beste 6.000 euro galdu dituztela urtero azken 10 urteetan”.
Nabarmendu du “matxismo estrukturala” dagoela sektore feminizatuetan, eta azaldu du emakume langileak “diskriminatuta” daudela bi arrazoiengatik, “sexuen araberako lan banaketa” dagoelako, eta emakumeei “ukatu” egiten zaileko sarbidea hainbat enpresatara: “Patronalak are zikoitzago jokatzen du emakume langileekin, eta gaur egun martxan dauden greben erdia baino gehiago sektore feminizatuetan eta zerbitzu sektoreetan egiten ari dira”.
Etxeko langileen egoerari erreparatuz, adierazi du epaitegiek kaleratu duten lehenengo epaiak jasotzen duela langile horiek badutela “negoziazio kolektiborako eskubidea”, baina ez duela jasotzen “nor eseri behar den mahaiaren beste aldean, Cofebaskek dioelako ez dituela enplegatzaileak ordezkatzen”: “Oso jarrera koldarra da, eta ez dute erantzukizunik hartzen; guk langile horien diskriminazioarekin amaitzeko neurri politikoak eskatzen jarraituko dugu”.
Bizkaiko metalgintzako hitzarmenaren negoziazioa izan du hizpide, eta nabarmendu du patronalak jarrera aldatu ezean, grebek eta mobilizazioek jarraituko dutela. Era berean, dio ez duela “ulertzen” ELAk mobilizazioak eta greba egunak bere aldetik deitu izana: “Iruditzen zait ez duela zentzurik, eta praktikan ere ez duela eragin handirik beste deialdi bat egiteak greba-egun berdinak eta aldarrikapen berdinak planteatuz”. Bizkaiko adinekoen egoitzetako langileen borroka ere izan du hizpide, eta “ulertezintzat” jo du Bizkaiko diputazioaren “axolagabekeria”.
Gaur egun, grebek are “eraginkortasun handiagoa” dutela dio: “Hamar hitzarmen sektorial inguru desblokeatzea lortu dugu, hainbat enpresatan urratsak lortu ditugu, eta greba eskubidea aitortua ez zuten langile batzuei eskubide hori aitortu zaie, Amazonen, kasu”. Horrez gain, langileak “ahalduntzeko” balio duela dio, eta baita beste hainbat enpresatan borrokan ari diren langileak “adoretzeko” ere.
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakariaren bildu izana “normalizazioaren” erakusle dela dio, baina, era berean, salatu du ez duela “inolako asmorik politika publikoetan inolako aldaketarik egiteko”.
Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Hezkuntza Legeak etorkizuneko hezkuntza sistemaren oinarriak jarri beharko lituzkeela dio: “Hezkuntzan erabateko eskumenak eskatu beharko genituzke, mantentze eta murgiltze ereduak ezarri beharko lirateke, eta Elizarekin adostutako hezkuntza sistema dual horrekin amaitu behar da, sare publiko bakar, burujabe, berri eta deszentralizatu batentzat jotzeko”. Hala ere, Arroyok salatu du Eusko Jaurlaritzak ez duela sistema dual hori gainditzeko asmorik.