Igor Horrillo, EHUko ikerlaria: "Edari energetikoek nerbio sistemaren garapenean eragin dezakete"
Elkarrizketa
Igor Horrillo farmazian doktorea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Horrilloren esanetan, edari energetikoen hedapena handitzen ari da, eta gero eta ohikoagoa da kontsumoa haurren artean ere.
Horrek izan ditzakeen eraginez ohartarazi du doktoreak: “Haur eta nerabeen kasuan, nerbio sistema garapenean dago, eta garapen horretan eragiten duten sustantziek alda egin dezakete garapen hori, eta lo egiteko arazoak edota arreta mantentzeko zailtasunak ekar ditzakete”.
Horrez gain, nabarmendu du edari energetikoek alkohola kontsumitzeko ahalmena areagotzen dutela, eta era berrean, nabarmendu du kafeinak gutxitu egiten duela logurea, baina ez duela lo egiteko beharra kentzen.