Skip to main content

Frankismoaren biktimak Erorien Haranetik ateratzako hirigintzako lizentzia eskatu du Madrilek

Gurean Gaur

Ondare Nazionalak hirigintzako lizentzia eskatu du Erorien Haranetik biktimak lurpetik atera eta identifikatu ahal izateko. Deshobiratze lanak San Lorenzo de El Escorialeko Udalaren baimena jasotzerakoan hasiko dira. Cuelgamuros basilikako kriptetara eraman eta lurperatu zituzten gerrako milaka biktima 1959tik, eta senideak gorpuzkiak berreskuratzeko zain daude. 33.000 gorpuzki baino gehiago daude guztira, horietatik 1.300 euskal herritarrenak.