Image

Gure begiz

Iñaki Iriondo, kazetaria: ‘Inprobisazio handia dago AHTarekin eta erdia baino gehiago falta da egiteko’

Iñaki Iriondo GARAko kazetariarekin aztertu dugu Donostiako ESIan piztutako egoeratik harago Osakidetzan dagoen krisia eta AHTaren proiektuaren nondik norakoak eta haren etorkizuna, Ezkioko geltokiaren proiektua hasi eta urte batera bertan behera utzi ostean.

Iñigo Aduriz, kazetaria: ‘Marlaskaren egoera oso delikatua da’

Madrilgo politika alorreko azken berriak aztertu ditugu Iñigo Aduriz Eldiario.es-eko kazetariarekin; azken egunotako giroa Diputatuen Kongresuan erabilitako terminoei buruz; Melillako auzia eta Marlaskaren egoera; eta puntu desberdinetan antzeman dituzten gutun-bonben atzean egon daitekeenaz aritu da egunkariko politika arduraduna.

Iñigo Morete, kazetaria: ‘Azken aste hau hondamendia izan da kriptotxanponen alorrean’

Nazioarteko iruzur bat azaleratu da egunotan kriptotxanponekin egindakoa. 200.000 biktima potentzial baino gehiagori eragin die, Europan bakarrik, Alemania, Italia eta Espainia buru direla. Era berean, kriptotxanponen sektore osoa dardarka jarri du bi plataforma handien porrotak. Bien bitartean, kaltetuak saiatzen ari dira dirua berreskuratzen. Iñigo Morete kazetaria da eta blockchain teknologian aditua. Berak eman dizkigu gakoetako batzuk.

Iñigo Aduriz, Eldiario.es: ‘Aurrekontuak aurrera ateratzen direnean konpromisoak bete beharko ditu Gobernuak bazkideekin’

‘Soilik bai da baietz’ legeak sortutako harrabots juridiko eta politikoak eztanda egin du azken egunotan. Madrilgo politika guztiz astindu duen gaia. Iñigo Aduriz Eldiario.es-eko kazetariak aztertu du zer ari den gertatzen.
Horrez gain, EH Bilduk aurrekontuak babestuko dituela adierazita, aurrera aterako direla azaldu du Adurizek. “Ustez, inoizko Gobernurik ahulenak” aurrekontuak aurrera ateratzeko duen gaitasuna mahai gaineratu du.
Ostegunean bozkatuko dira aurrekontuak. Horrez gain, sedizio delituaren erreformak eta enpresa energetikoen eta bankuen gaineko zergak ere egingo dute bidea Diputatuen Kongresuan. Gakoak eman dizkigu Adurizek.

Asier Blas, EHU: ‘Eraso bat egon zen Nord Stream gasbidean, jakiteko falta dena da nork egin zuen’

Azken astean tentsioa goraka egin du Polonian jaurtitako misil baten ondorioz, NATOko kide baten eremuan lehen hildakoak izan ziren eta alarma guztiak piztu ziren. Gertatutakoa aztertu du Asier Blas EHUko zientzia politikoko irakasleak; baita Nord Stream gasbidearen sabotaiaren azken berriak ere.

Iker Bizkarguenaga, GARA: ‘Gizartearen zahartzeak migrazioaren joera utilitarista bat ekartzen ari da’

Munduko biztanleriak 8.000 milioi pertsonaren langa gainditu du, eta populazio horrek alde handiak ditu kontinente eta herrien artean. Zein ondorio atera daitekezke? Zein erronka planteatzen dira? Gurean, epe motzean, zer suposatuko du gizartearen zahartzeak? Iker Bizkarguenagak gaia landu du GARAn. Berak eman dizkigu gakoetako batzuk.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image