Image

Gure begiz

Niko Cuenca, ekonomialaria: ‘Oinarrizko elikagai asko inflazioaren bikoitza garestitu dira; elikaduran aldaketak ekarri ditu honek’

Urriko inflazio datuak aztertu ditu sakonean Niko Cuenca ekonomialariak. Azpiko inflazioa zer den eta zergatik den garrantzitsua honi begiratzea ere nabarmendu du. Elikagaien prezioen gorakada azpimarratu du ekonomialariak egoera honetan, eta nola errenta baxuenekoei eragiten dien gehien, oinarrizko produktuak kontsumitzeari uzteraino. Energiaren prezioek eta Espainiako Gobernuak ezarritako neurriek etorkizuneko inflazioa markatuko dutela adierazi du.
Bestalde, munduan dagoeneko 8000 milioi pertsona baino gehiago bizi gara; mundu mailan egunero igotzen ari den zifra. Datu honek suposatuko duenaren konplexutasunean sartu gabe, lehen begiradako arazoak eta erronkak azaldu ditu Cuencak.

Ander Martin: ‘Lan asko dago egiteko euskal selekzioen onarpenean, bidea hasi besterik ez da egin’

Madrilgo Kirol Legeaz eta euskal selekzioen etorkizunaz aritu gara Ander Martin Euskal Pilota Federazioko kidearekin. EAJk bultzatutako zuzenketa batek bide ematen die euskal surf eta pilota selekzioei nazioartean lehiatzeko. Baina legeak beste hainbat gauza arautzen ditu. Besteak beste, zehazten du zer zigor jarriko zaien kirolariei, Espainiako selekziora joateari uko egiteagatik.

Vero Satrustegi: ‘Armen erabileraren gaineko eztabaida mahai gainean jarri da AEBko lege aldierdiko hauteskundeetan’

Hitzordu garrantzitsua gaur Estatu Batuetan, agintaldi erdiko hauteskunde legislatiboak dituzte eta Ordezkarien Ganberaren erdia eta Senatuaren heren bat berrituko dira. Joa Bidenen etorkizun politikoa dago jokoan. Testuinguru honetan pil pilean izan da armen erabileraren eztabaida. Vero Satrustegi nazioarteko kazetariak azaldu digu.

Maite Ubiria, kazetaria: ‘Migrazioari loturiko giza krisiak beste tamaina bat hartzen du Bidasoan’

Parisek beste sei hilabetez luzatuko du mugaren itxiera, 2023ko apirilaren amaierara arte. Euskal erakundeek bidalitako adierazpen, mezu eta kexa ugariek ez dute egoera aldatzerik lortu. Azkenaldian ere izan dira gizarte mugimenduak hauspotutako protestak eta ekintzak. Maite Ubiria kazetariak landu du gaia NAIZen, eta berarekin aztertu dugu gaia.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image