Image

Gure begiz

Maite Ubiria, kazetaria: ‘Macronek bi aukera ditu, protestei erantzutea krisi soziala betikotuz ala elkarrizketa sozialari ekitea’

Milaka pertsona atera Ipar Euskal Herriko kaleetara atzoko mobilizazio egunean, bizitzaren garestitzearen aurrean soldata igoerak eskatzeko, Emmanuel Macronen Gobernuari beste pultsu bat eginda. Frantziako findegietan gatazka sektorial bat izaten hasi bazen ere, haserre soziala sektore anitzetara zabaldu da. Egunotako mobilizazioek Macronen Gobernuan izan dezaketen eraginean eta frantziar gobernuburuak aurrekontuen aurrean zein beste gai garrantzitsuen aurrean dituen aukeretan sakondu du Maite Ubiria kazetariak.

Iñaki Petxarroman, kazetaria: ‘AHTren Euskal Herriko zati guztiak bukatzekotan, mende erdian izango litzateke’

Madrilgo Aurrekontu Orokorren zirriborroak 2027ra atzeratzen du obren amaiera, azken epe ofizialetan aurreikusitakoa baino urtebete gehiago. Duela hamasei urte hasi zen obra, oraindik bukaera datarik ez duena. Aurreikuspenen arabera 2028ra arte gutxienez itxaron beharko da horretarako. Iñaki Petxarroman BERRIAko kazetariarekin aztertu dugu zein puntutan den Euskal Herrian zehar eraiki nahi den azpiegitura.

Niko Cuenca, ekonomialaria: ‘Gasaren tarifa libretik arautura igarotzea oso erraz egin daiteke’

Gasaren fakturak familia askoren amesgaizto bihurtu dira energia krisiak eztanda egin zuenetik. Azken baliabideko tarifara (TUR, gaztelerazko laburduran) jotzeko gomendatu die OCU Erabiltzaileen eta Kontsumitzaileen Elkarteak gas naturala duten kontsumitzaileei. Hori nola egin daitekeen aztertu dugu Niko Cuenca ekonomialariarekin.

Aitor Urresti, EHU: ‘Plaka fotovoltaikoak jartzea ez dago edonoren esku, instituzioek bultzatu beharko lukete’

Energia krisiari irtenbidea emateko bideetako bat da autokontsumo energetikoa, batez ere plaka fotovoltaikoak ezarriz. Aitor Urresti EHUko irakasleak azaldu du horiek instalatzeak fakturan beherakada ekartzen duela, trantsizio energetikoaren alde egiten den bitartean, energia burujabetza izanik. Hala ere, badira oztopo batzuk; obra-lizentziak eskatu behar izanak atzerapenak ekar ditzakeelako, baina inbertsioa ere bada askorentzat oztopo. Horregatik, instituzioek eredu hau bultzatu beharko luketela aldarrikatu du pobrezia energetikoaren aurkako egunean.

Joxean Txintxurreta, Begiris: ‘Hirietan, irisgarritasuna beharrean, ekonomia jartzen da lehentasun gisa’

Ikusmen urritasuna duten herritarrentzat kaleak oztopoz beteta daude, eta herri gehienak ez dira irisgarriak. Begiris Elkartea eta Elkartu Federazioa elkarlanean dabiltza horrelako espazioak salatu eta bide berriak urratzeko ahaleginean. Joxean Txintxurretak azaldu dizkigu zer-nolako oztopoekin bizi behar diren eta zein puntutan diren Udalekin egiten ari diren bilerak egoera konpontzeko eta araudia bete dadin eskatzeko.

Oihana Teyseyre, Berria: ‘Jendarmeriarekin edo Frantziako armadarekin egun bat pasatzera behartuta daude iparraldeko gazteak’

Iparraldeko 16 eta 25 urteko gazte guztiak behartuta daudela Frantziako armadarekin edo Jendarmeriarekin egun bat pasatzera, “propaganda” egunaren baitan, gidabaimena pasatzeko “ezinbestekoa” dela azaldu du. Oihana Teyseyre BERRIAko kazetariak azaldu digu zertan datzan egunak. Gainera, Korsikako negoziazioen egoera zein puntutan den aztertu du.

Asier Blas, EHUko irakaslea: ‘Deigarria da Ukrainako gerrarekin amaitzeko bide diplomatikoa ez dela bultzatzen ari’

Ukrainako gerrak azken egunotan izandako tentsioaren gorakada aztertu du Asier Blas EHUko zientzia politikoko irakasleak. Adierazi duenez, Errusiaren aldetik mehatxu nuklearraren mamua “baretu” egin da azken egunotan, nahiz eta tentsioak goraka egin duen, aurreikusten den bezalaxe. Testuinguru honetan, dio, “deigarria” dela bide diplomatikoa ez dela bultzatzen ari, eta horren atzean egon daitezkeen interesak aipatu ditu.

Vero Satrustegi, nazioarteko berriemailea: ‘U12ko esanahia eraldatzeko pausoak eman diren arren, alfonbrapean asko gelditzen da garbitzeko'

Urriaren 12are atarian, egun honek Latino Amerikan zer suposatzen duen azaldu digu Vero Satrustegi nazioarteko berriemaileak. Horrekin batera, estraktibismoaren aurrean eta herri indigenen babeserako hauteskundeen garrantziaz mintzatu da, Brasilgo bigarren itzulian zer dagoen jokoan azaldu du. Horrez gain, Kolonbiako Gobernuaren eta ELNren arteko negoziazioei buruz ere hitz egin du.

Patxi Zabaleta, abokatua: 'AHTaren eredua izugarrizko arazoa da Euskal Herriarentzat'

Euskal Herriak, herri bezala, zein Europa kontinenteko bide batzuen bide-gurutze izanda, komunikabideen ikuspuntu orokor batetik abiatzen du Patxi Zabaleta abokatuak AHT-aren inguruko analisia. Nafarroako bidea Ezkio edo Gasteizetik joango den eztabaidatzea, bigarren mailako gora-behera bat besterik ez dela salatu du. Izan ere, egungo premiarik garrantzitsuena merkantzien garraioa bermatzea dela azpimarratzen du Zabaletak.

hamaika telebista

11 laguntzaile

Image