Asteburuko kirol albisteak izan ditugu hizpide Jon Hernandez kirol kazetariarekin. Bera Berak Erreginaren Kopa irabazi du; Alis Fernandez izan zen protagonista nagusia, eta 14 geldiketa egin zituen. Zazpi aldiz irabazi du iada; azken aldiz, 2019. urtean izan zen, eta datorren urtean ere titulua eskuratzeko parada bikaina izango du, azken fasea Donostian egingo delako.
Sestao River taldearentzat ere asteburu bikaina izan da, lehen federaziora heldu delako. Sestaokoek denboraldi bikaina egin dute, eta nahiz eta hiru jardunaldi falta liga amaitzeko, datorren urtean Espainiako Ligako 3. mailan jokatuko du. Gainerako gizonezkoen euskal taldeek ere garaipenak lortu dituzte, eta bereziki azpimarragarria da Eibar eta Alavesen egoera, ligako lehen bi postuetan daudelako.
