“Genero ideologiaren erabilera oro” eskola publikoetatik kendu dute El Salvadorren
Gure begiz
2024, mar. 05 - 11:03
El Salvadorrera jo du oraingoan Vero Satrustegi nazioarteko berriemaileak. Otsailaren hasieran ospatu ziren hauteskundeak El Salvadorren eta Nayib Bukele gailendu zen botoen %80 baino gehiago lortura. Babes zabal horrek bere politikak nahieran eramateko aukera ematen dio Satrustegiren arabera; izan ere, urte hauetan hartu dituen hainbat erabaki ezbaian jarri dira. Aste honetan argitara eman den bat jarri nahi izan du erdigunean Satrustegik. Hezkuntza ministro Jose Mauricio Pinedak adierazi du genero ideologiaren erabilera oro ezabatu egingo dela herrialdeko eskola publikoetatik. Nayib Bukele presidenteak joan den astean alderdi kontserbadoreek Estatu Batuetan egin zuten goi-bileran horren inguruan hitz egin ostean hartu dute erabakia. Ez da Bukelek bere asmoak argi uzten dituen lehen aldia, 2020ko martxoan egin baitzuen, rap abeslari batekin izandako ezohiko elkarrizketa batean homosexualen ezkontzaren eta abortuaren aurka dagoela jakinarazi zuen. Mugimendu Feministak gogor kritikatu du neurria erabakiak emakumeen eskubideak urratzen dituelako.