78 eta 59 urteko kartzela-zigorrak ezarri dizkiete Brasilen Marielle Franco zinegotzia hil zuten poliziei
Gure begiz
2024, aza. 05 - 12:11
Nazioarteko bi albiste ekarri dizkigu Vero Satrustegik. Brasilera begira jarri gaitu lehenik, Marielle Franco zinegotzi brasildarraren hiltzaileak 78 eta 59 urteko espetxealdira kondenatu dituzte. Ronnie Lessa eta Élcio Queiroz polizia ohiak urriaren 31n zigortu zituzten, Marielle Franco zinegotzi brasildarra eta Anderson Gomes gidaria 2018ko martxoan Rio de Janeiron hiltzeagatik. )
Azaldu digun bigarren albistea Mexikokoa izan da. Azken astean bi kazetari erail dituzte, Mauricio Cruz eta Patricia Ramirez. Inpunitate tasa %90ekoa den herrialdean, Kazetarien Babeserako Batzordeak krimenak modu eraginkor eta berehalakoan ikertzeko exijitu du.